XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Kaixo, Patrizia - esan zion Perikok sartutakoan.
- Arratsaldeon - Patriziak emeki, aurretik inoiz hitzegin gabe nola ezagutu zuen galdezka bere artean; Patriziak ez zekien zuzendaria bere fitxari begira aritu zela eta horko argazkiari esker ezagutu zuela.
- Eseri, eseri mesedez
- Tira, zergatik deitu dizudan pentsaka egongo zara, ezta?.
- Ez larritu, ez da ezer txarra eta.
- Andereño Ixabelek esan didanez oso ondo idazten duzu, eta nik ere ikusi egin nahi nuke.
- Baina zure gaiak - eta berezi samarrak omen dira, eta nik beste batzuk jarriko dizkizut.
- Xamurragoak edo.
- Adibidez, hasteko, etxeko abereez idatz ezazu.
- ,Etxean izango duzu baten bat: txoriak, arrainak, zakurrak....
- Nahi duzuna.
- Egiten duzunean niri ekarri zuzenean.
- Ados?.
- Patriziak ez zekien zer esan, horren arraroa bait zen dena, eta baietz egin zuen buruaz.